ČESKO-BASKICKÁ SPOLEČNOST
EUSKO-TXEKIAR ELKARTEA

Txekiar gastronomia

Txekiar Errepublika, azken mendeetan, Erdialdeko Europako gastronomiaren erdigunea izan zen. Herrialdeko sukaldaritzan mota askotako zopak, haragiari laguntzeko saltsak eta knedlíky-ak gailentzen dira. Postrerik nabarmenenak buchtyak, vdolkyak eta knedlíky gozoak dira. Mundu osoan dira ezagunak Plzeňeko edo České Budějovice-ko garagardoak, Moraviako ardoak eta Pragako urdaiazpikoa.

Kuchyně

Diktadura komunistaren gainbeheraren ondoren, Txekiar Errepublika inguruko gastronomiaren erdigune bihurtu zen berriro ere. Azkenaldian janari ekologikoa eta bertako jakiak eskaintzen dituzten establezimenduak sortu dira: : jatetxeak, dendak, tabernak eta merkatuak.